Errekalde ostatuak irabazi du Berako pintxo lehiaketa

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 13a

Jaione Lazkano sukaldaria eta Eñaut Lazkano zerbitzaria, bertze zerbitzari batekin batera. Utzitako argazkia

Lehen aldiz antolatu zuen Larun Haizpe elkarteak abenduko lehen asteburuan

Berako Larun Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak lehen aldiz pintxo lehiaketa antolatu zuen abenduaren 4an eta 5eko asteburuan, Berako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Lixoia, Ikuilu, Bidaxka, Errekalde, Zubiondo, Auzoa eta Xuga ostatuek parte hartu zuten lehiaketan. Horien artean, Errekalde ostatuak aurkeztutako pintxoa izan zen onena, hain zuzen brik tulipa, barazkitxoz, onddoz, ahate konfitatuaz eta labean egindako arraultzeaz betea, dena piña saltsaren gainean aurkeztua.

Larun Haizpe elkarteak zorionak eman dizkie partehartzaileei eta eskerrak eman ilusioz egin duten lanarengatik. Deialdiak izan duen arrakasta ikusita hurrengo urteetan ere errepikatzeko asmoa azaldu dute.

Errekalde ostatutik jakinarazi dutenez, gainera, abenduaren 19an, igande eguerdian berriz ere pintxoa egiteko eta salgai jartzeko asmoa dute, berriz ere jendeak dastatzeko aukera izan dezan eta lehengo asteburuan jateko modua izan ez zuenak, berriz ere izan dezan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun