Bertze gidari bat hil da astelehen goizaldean N-121A errepidean

TTIPI TTAPA 2010ko abe. 13a, 12:20
Bidasoako zentralaren pareko bihurgunean irauli da kamioia astelehen goizaldean. Aitor Arotzena

Huelvako kamioi gidaria errepidetik atera da Bera eta Lesaka artean, zentralaren bihurgunean

35 urteko Huelvako kamioi gidaria hil da abenduaren 13an, astelehen goizaldeko 02:00ak aldera N-121A errepidean, 62. kilometroan, Bera eta Lesaka artean Bidasoako argindar zentralaren pareko bihurgunean bidetik ateri eta istripua izan ondotik. Oronozko suhuiltzaile profesionalak eta Berako boluntarioek atera behar izan dute gidari andaluziarraren gorpua.

Errepide berritua ireki zenetik ohartu ziren gidariek bihurgune horren arriskuaz. Izan ere, Irunetik Iruñerako norabidean, hiru karril izatetik bi izatera pasatzen da inguru horretan, goitik beheiti maldan dago errepidea eta gainera bihurgunearekin topo egiten da bapatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun