Haur Txokoa eskainiko da abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra Arantzan, Etxalarren eta Igantzin

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 10a

Jokin Apezetxeak eta Marisol Tabernak eman dute Haur Txokoaren berri. Alicia del Castillo

Abenduaren 21a baino lehen eman behar da Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetan

Lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko Itun Mankomunitatearen barne, Haur Txokoa antolatu du Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak laugarren urtez Arantza, Etxalar eta Igantzin. Eguberrietako oporretan, haurrek beren denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat izanen dute, solidaritatean eta berdintasunean oinarritua, abenduaren 10ean Berako Belandetan emandako prentsaurrean, Jokin Apezetxea teknikariak eta Marisol Taberna Berako zinegotziak adierazi dutenez. Bidenabar, gurasoei aukera bat emanen zaie seme-alaben heziketa lanarekin edota denbora librearekin bateratzeko.

Haur Txokoa abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra eginen da, 10:00etatik 13:00etara. Denera bederatzi saio izanen dira, herri bakoitzean lau besta egun hartuko baitituzte: abenduaren 24, 25 eta urtarrilaren 1 eta 6a Arantzan eta Igantzin eta abenduaren 25 eta 31 eta urtarrilaren 1 eta 6a Etxalarren. Arantzan eta Etxalarren eskolan eginen da Haur Txokoa eta Igantzin ziberrean. Izen ematea abenduaren 21a baino lehen egin behar da, 948 635036ra (09:00-12:30) edo ssb@lesaka.net helbidera idatzita eta 10 euro ordainduta. Herri bakoitzean gehienez 15 haur apuntatzen ahalko dira eta guttienez 10.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun