Klasikoak nagusitu dira Bortzirietako taldekako 12. Bertso txapelketan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 13a

Josu Sanjurjok irabazi zuen Espidobaita elkarteak bertso onenari emandako saria. TTIPI TTAPA

Denera, Baztan-Bidasoaldeko 36 bertsolari plazaratu dira edizio honetan

Asteburuan jokatu da Bortzirietako bertso eskolak hamabigarren aldiz antolatu duen taldekako bertso txapelketa. Linddurrenbordan, larunbateko afalondoan jokatu zen finalean Klasikoak taldeak (Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”) bere esperientzia baliatu zuen eta saio eder baten ondotik Ortzilko Santuk taldeari (Aitor Arotzena, Iban Garro eta Josu Sanjurjo) nagusitu zitzaion. Azken honek, Josu Sanjurjok, txapelketako bertso onenari Espidobaita elkarteak ematen dion Kotto Saria jaso zuen.

Baina konpetizioa eta lehia baino gehiago, bertso festa handi bat izan da aurten ere taldekako txapelketarena. Izan ere, Malerrekan abenduaren 3an eta Baztanen ere abenduaren 10ean egin ziren kanporaketak kontuan hartuta, Baztan-Bidasoaldeko 36 bertsolari plazaratu da txapelketa honetan. Eta bertsolariekin batera, bertso-eskolatik ateratako gai-egile, gai-jartzaile, epaile, musikari eta bertsozaleak ere. Ortziral arratsean, Berako Espidobaitan jokatu ziren lehen bi saioak. Lehenbizikoan Malerrekako txapeldunek (Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazuren ordez joan zen Ander Fuentes “Itturri”k) irabazi zieten Beratarrak taldeari (Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Aitor Elexpuru) eta bigarrenean, Ortzilko Santuk taldeak Estrata Estrit taldeari (Egoitz Telletxea, Xabier Terreros eta Iñigo Olaetxea). Larunbatean, Arranoko bazkalondoan, Klasikoak taldea gailendu zitzaion Zapelpunk taldeari (Xabier eta Jon Silveira anaiak eta Ioar Tainta) eta Zialdon, Txope Taberna taldeak (Kristiñe eta Maddi Ane Txoperena ahizpak eta Garaxi Taberna) irabazi egin zien Baztango txapeldunei (Bittor eta Amaia Elizagoien aita-alabak eta hauen iloba eta lehengusina, Maialen Camino). Aipatu behar da ortziral arratsean Arizkunen egindako Baztango txapelketan lau hirukote plazaratu zirela eta bertsolari gehienak lehen aldiz aritu ziren jendaurrean. Finalerdietan sarturik, Haizegoan, Klasikoak taldeak irabazi zien Malerrekako txapeldunei eta Atxaspin, Ortzilko Santuak taldeak Txope Tabernari.

Bertsozalez lepo betea zegoen Linddurrenborda sagardotegiko afalondoan jokatutako finalean, aipatu bezala, Klasikoak nagusitu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun