Su egur loteak etxe atariraino eramateko aukera eskaini du Berako Udalak

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 9a

Eskatzaileak nahi duen tokira eramanen du egurra Berako Udalak. Artxibokoa

5 Tonako lotea 150 euro ordaindu behar da

Ikusirik jende aunitzek zailtasunak dituela Berako Herriko Etxeak emandako su egurtarako loteak ateri eta etxera garraiatzeko, Udalak bertze aukera bat eman nahi die herritarrei lote hauek probesteko.

Modu berri honetan udala arduratuko da arbolak bota, egurra atera eta eskatzaileak nahi duen tokiraino garraiatzeaz. Izatean ahal da pista bazterrean uztea edo etxeko atariraino eramatea, horretarako tokia baldin bada.

Loteak 5 Tonakoak izanen dira eta eta 150 euro ordaindu beharko da. Interesatuek eskaera egin beharko dute betiko moduan udaletxean, abenduaren 17ra bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun