Gaztain jatea antolatu du abenduaren 6an Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 2a

Eguberrietako bazkaria hilaren 19an eginen dute

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak antolatuta gaztain jatea izanen da abenduaren 6an, astelehenean, arratseko 20:00etan jubilatuen elkartean. Gaztain erreaz gain, ajoarrieroa ere izanen dute menuan, baita ura, sagardoa eta ardoa edateko. Txartelak abenduaren 2a baino lehen hartu behar dira, 10 euroren truke.

 

Eguberrietako bazkaria 19an

Aipatzekoa da Eguberrietako bazkaria ere antolatu dutela Lesakako erretiratuek. Abenduaren 19an izanen da, 14:00etan, honako menu honekin: sarrerakoak, zopa, legatza erromatar erara, eta turroia postrerako. Txartelak 20 eurotan salgai daude erretiratuen elkartean abenduaren 12ra bitarte. Hamabi bazkide baino gehiago apuntatu behar dira bazkaria egin ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun