Berako Larun Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak lehen aldiz pintxo lehiaketa antolatu du abenduaren 4an eta 5ean, Berako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Lixoia, Ikuilu, Bidaxka, Errekalde, Zubiondo, Auzoa eta Xuga ostatuek parte hartuko dute lehiaketan eta pintxo bakoitza erostearekin, bezeroek Arrios ardo berezi bat hartzeko aukera izanen dute, baita zazpi boteila Magnun eta Elgorriagako bainuetxean bi pertsonendako, igerileku termalean erlaxazio ibilbidea egiteko hamar baleren zozketan ere.
Aipatzekoa da larunbata arratsean mojito besta ere izanen dela ostatuetan.