33 urteko igantziarra hil eta hiru lagun zauritu dira Goizuetan, bi autok talka egin ondotik

Ttipi-Ttapa 2010eko azaroaren 29a

07:00 aldera gertatu zen istripua Goizuetan. Noticias de Navarra

Goizeko zazpietan izan zen ezbeharra atzo NA-4150 Leitza-Goizueta-Hernani errepideko 14,5 kilometroan

Asteburu beltza izan da Euskal Herriko errepideetan eta gure inguruan ere berri lazgarria utzi du. Hain zuzen, Goizuetan azaroaren 28an, igande goizeko 7:00ak aldera izandako auto istripuan, Xabier Telletxea Etxeberria 33 urteko igantziarra hil zen. Bi autok elkar jo zuten eta igantziarra bapatean hil zen kolpearen ondorioz. Auto berean zihoazen bertze bi lagunak eta bertze autoko gidaria ere zaurituak suertatu ziren, baina larritasun handirik gabe.

 

Asteburu beltza izan da Euskal Herriko errepideetan eta gure inguruan ere berri lazgarria utzi du. Hain zuzen, Goizuetan azaroaren 28an, igande goizeko 7:00ak aldera izandako auto istripuan, Xabier Telletxea Etxeberria 33 urteko igantziarra hil zen. Bi autok elkar jo zuten eta igantziarra bapatean hil zen kolpearen ondorioz. Auto berean zihoazen bertze bi igantziarrak eta bertze autoko gidaria, goizuetarra, ere zaurituak suertatu ziren, baina larritasun handirik gabe. Istripua Goizueta eta Basakabi lotzen dituen errepideko 14,5 kilometroan gertatu zen, oraindik Goizuetako herrigunean, Zibolako parean.

Xabi Telletxea aski ezaguna zen

Iturgina zen lanbidez, baina batez ere mendi bizikletarako zuen afizioarengatik zen ezagun. Azken urteetan, mendi bizikleta jautsieretan espezialdua zen. Igantziko jautsieraren antolatzaile nagusia izateaz gain, partehartzailea ere bazen. Nafarroako, Euskadiko eta Espainiako txapeldun izan zen hainbat aldiz Master 30 kategorian.

Hileta elizkizunak, bihar, azaroaren 30ean arratsaldeko 17:00etan Igantziko San Migel Parrokian izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun