Txileri buruzko zikloa abiatuko da igandean Berako Kaxerna Gaztetxean

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 26a

Victor Jara kantari txiletarrari buruzko dokumentala eskainiko da igande arratsaldean Berako Gaztetxean. Artxiboko argazkia

Filma emanaldiak eta solasaldiak izanen dira abendura bitarte

Berako Kaxerna Gaztetxeak Txileri buruzko zikloa antolatu du. Lehenbiziko ekitaldia azaroaren 28an, igandean 18:00etan eginen da. Hain zuzen, Victor Jarari buruzko dokumentala, 1999ko “El derecho de vivir en paz” dokumentala eskainiko da.

Abenduaren 2an, ortzegunarekin, berriz, 19:00etan, “I love Pinochet” filma eskainiko da, Txileko gizarteak Pinochetekiko duen erlazio kontrajarria erakusten duen dokumentala. Ondotik, entzunaldi girotua izanen da.

Abenduaren 9an, ortzegunarekin, 19:0etan, maputxeen eta gobernuaren arteko iskanbilak erakusten dituen dokumentala emanen da, 2003ko “Üxuf Xipay - El despojo” filma.

Abenduaren 12an, igandearekin, 18:00etan hitzaldia eskainiko du Julen Zulaika Askapenako kideak. Brigadista hau 2009an kanporatu zuten Txiletik.

Abenduaren 26an, igandearekin, “Compañero presidente” Salvador Allenderi buruzko 2008ko dokumentala eskainiko da 19:00etan. Ondotik, zikloa bukatzeko, mural margotzea eta afari girotua izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun