Frantziara eginen da hurrengo urtean opor bidaia

Nerea ALTZURI 2010eko azaroaren 24a

Paris izanen da bidaian ezagutuko tokietako bat. Martin Legarra

Abenduaren 31rako apuntatu behar da

2011ko ekaina urruti dagoela ematen du. Halere, bidaia bat aitzinetik antolatu behar duen horrentzat, zenbat eta lehenago lotu, orduan eta hobe. He­rriko kronika idazten dugun urteotan, hainbat herrialde­ren des­kribapena egin dugu eta munduko hain­bat toki ezagutu dituzte herritar batzuek. Azken urteetan, herritarrak zein ingu­ruko aunitz batu dira bidaiarien taldera. Ongi antolatu eta gidatuz gero, lagun auni­tzek izena ematen du. Martin Legarra apaizak hartzen du guzia lo­tzeko ardura.

Ekainaren 13tik 21­­era Fran­tzialdera joanen dira. Xehetasun batzuk aipa­tuz, erran, Iruñetik Nantez aldera abiatuko direla eta Rennes, Vannes, Quimber, Saint­ Malo, Rouen eta Paris ere ezagutuko dituztela.

Bidaiaren prezioa 1.170 eurokoa da. Garraioa, gidaria, lau iza­rreko hoteletan egonaldia, hotel eta jatetxeetako hainbat zerbitzu, bisitatu beharreko lekuetarako sarrerak, eta bidaia asegurua prezioan sar­tzen dira. Abenduaren 31 da apunta­tze­ko azken eguna (948 634030-Martin). 350 euroko seina­lea ere utzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun