Ura eta Bidasoa ibaiaren kudeaketa hizpide izanen dute azaroaren 25ean Beran

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 24a

Belandetako aretoan eginen da tailerra ortzegun arratsean. Artxiboko argazkia

Ortzegun arratsaldeko 19:00etan hasiko da bigarren partehartze tailerran Belandetan

Uraren inguruko Ekoikuskaritza eta Bidasoa Ibai Lurraldearen Kudeaketa Planaren bigarren partehartze tailerra eginen da ortzegun honetan, hilak 25, 19:00etatik 21:00etara Belandeta Erabilera Anitzeko Egoitzan. Tailerraren helburua bikoitza da: lehenik udal instalazioetan egiten den uraren erabilera eta Bidasoa ibaiaren egoerarekiko proposatu diren eskuhartzeko aukerei buruzko iritzi edota kezkak biltzea, eta bertzetik lehentasuna dutenak identifikatzea, horrela Eskuhartzeen Behin betiko Plana zehaztu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun