‘Igantzi besta giroan’ erakusketa ikusgai izanen da Kultur Egunetan

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 23a

Joan den urtean hainbat postre eta tortilla dastatzeko aukera izan zen Kultur Egunetan. Artxiboko argazkia

Euskara Batzordeak lau egunez hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu

Igandearekin hasi eta asteazkena bitarte, gaztetxo nahiz helduek gozatzeko moduko ekitaldiak prestatu ditu Euskara Batzordeak. Abenduaren 5etik 8ra izanen dira Kultur Egunak. Egunez egun, hau izanen da egitaraua:

 

IGANDEA, ABENDUAK 5

• 16:00etan haurrentzako zinea eta krispetak Ziberrean.

• 17:45ean haurrentzako zinea eta krispetak Ziberrean.

• 19:00etan helduen­tzako antzerki emanaldia Baratzondon: Ainhoa Alberdi & Iraia Elias taldeak Eta Karmele? ikuskizuna eskainiko du. Bi emakumeren arteko elkarrizketa umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat bertzerik ez dagoela erakusten diguna. Guztiaren erdigune Karmele da.

 

ASTELEHENA, ABENDUAK 6

• 18:00etan opil ikastaroa Biltokin. Nahi duen guztia joaten ahal da. Anuntxi eta Mª Luisa ariko dira irakasten. Ondo­tik dastaketa izanen da.

 

ASTEARTEA, ABENDUAK 7

• 16:00etan haurrentzako ipuin ilustratuen tailerra eskolan, Iraia Okinarekin. Iraia Okinak Zirkua amets ipuineko ilus­trazioak egin zituen, eta haurrekin eginen duen tailer honetan horren ingu­ruan ariko da.

• 17:30ean Zirkua Amets erakusketa eskolan. Haur Hezkuntzako ikasleek ipuin horren inguruan egin dituzten lanak erakutsiko dituzte.

• 19:00etan Oskar Txoperenaren hitzaldia Ziberrean: Parrokiko Artxi­boa, Igantziko iraganaren lekuko aberatsa. Oskar Txoperena hainbat urtetan aritu da parrokiko artxiboa begiratzen, eta hortik gure herriaren historiari buruz hainber­tze informazio atera du. Hitzaldia horren inguruan izanen da.

 

ASTEAZKENA, ABENDUAK 8

• 11:30etik 18:00etara Igantzi besta giroan erakusketa Baratzondon. Urtero Biltokik antola­tzen duen erakusketak aurten herriko hainbat jairen ingurukoa izanen da. Kabalgata, ortzegun gizen, inauteriak, sanjoanak, sanmigelak, omenaldiak... eta herrian izaten diren bertzelako jai eta ospakizunekin zerikusia izaten ahal duen edozein material (oroigarriak, blusak, argazkiak, programak...) bildu eta erakusketan paratuko dituzte. Bide batez, herritarrei etxean izaten ahal dituzten puskak erakusketarako uzteko dei egin du Biltoki elkarteak. Bilketa abenduaren 4an 18:00etatik 20:00­etara eginen da Biltokin.

• 12:00etan bizkotxo lehiaketa Biltokin. Ordubete lehenago Biltokin aurkeztu behar dira.

• 19:00etan bizkotxo dastaketa Biltokin. XXV. Mus eta partxis txapelketak Aurten XXV. aldiz eginen diren mus eta par­txis­ txapelketetan parte hartzeko abenduaren 8a baino lehen eman behar da izena Biltokin, bikoteko 25 euro ordainduta. Mus txapelketa abenduaren 18an eta partxi­sekoa 19an hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun