Lesakako Zerbitzuen Elkarteak Udalaren laguntzaz antolatuta Udazkeneko Azoka egin zen azaroaren 7an frontoian. Euro bateko sarrerarekin, Elkartearen logotipoa zuen giltzaria jaso zuten bezeroek. Denera, 700 bat lagun sartu ziren sarrera ordainduta eta Udaberrikoan baino jende guttixeago bildu arren, orokorrean gustura zeuden merkatariak. Orain, ortzeguneko Feria Egunean 1.000 euroko bonoa zozketatuko dute merkatariek eta irabazleak, azaroaren 27an egin beharko ditu erosketak.