Bortz urtera ere Kotto gogoan

Ttipi-Ttapa 2010eko azaroaren 23a

Utzitako argazkia

Bosgarren urteurrenean ere Kotto izan zuten gogoan hainbat lagunek. Berez, urteu­rrena urriaren 31n izan arren, aurten aste bat beranduago egin zen ekital­dia, azaroaren 7an. Goizean mendi itzulia egin zen eta eguerdian Kottok berezi­ki gustokoa­ zuen paraje batean omenaldi xumea baina hunkigarria egin zitzaion­. Eguraldi euri­tsuak ez zuen ekitaldia eragotzi eta bertsoak eta gosari goxoa dasta­tzeko aukera­ izan zen. Goizeko ekitaldian 40 bat lagunek parte hartu zuten baina ez zen honetan­ bukatu eguna, Saran egindako bazkariak 100 lagun ingu­ru bildu baitzuen. Oroitza­penen tartean, lagunek prestatutako Kottoren argazki sorta ikusteko aukera ere izan zen. «Kottok arlo guztietan egindako lanak arras­to sakonak utzi dituela nabarmen gelditu zen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun