Haurrentzako dantza klasikoa eta ballet ikastaroa antolatu dira

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 23a

Abenduaren 2a baino lehen eman behar da izena

Kultur Batzordearen eskutik, haurrentzat dantza klasikoa eta ba­llet ikastaroa eginen da abenduaren 26tik 31ra Kultur Etxean. Amaia Leiza Apeztegia irakaslearen gidaritzapean, 4 eta 6 urte bitartekoek 16:30­etik 17:30era eginen dute ikastaroa eta 7 eta 10 urte artekoek, 18:00etatik 19:30era. Izen emate­ko epea abenduaren 2ra arte zabalik dago, 012ra deitu­ta behar da eta 20 euro ordain­du. Gehienez 14 lagun apunta daitezke talde bakoitzean.

 

Gurasoentzako hitzaldiak

Familietan euskararen erabilera sustatzeko gurasoentzako bi hitzaldi antolatu ditu Bortzirietako Euskara Mankomunitateak abenduaren 1erako Beralandetan. Lehena 17:00etan hasiko da, guraso euskaldunei zuzendua izanen da eta euskaraz eginen da. Bigarrena, 18:30ean, euskaraz ez dakiten gurasoentzako izanen da. Bietan Iñaki Eizmendi izanen da hizlaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun