Bortzirietako III. Mus Txapelketa abian

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 23a

Bortz herrietako Osasu­nazaleak biltzen dituen Bortzirietako Go­rriak peñak Bortzirietako Mus Txapelketa antola­tu du hirugarren aldiz. Lehenbiziko partidak azaroaren 19an jokatu ziren Lesakako Koxkila ostatuan. Or­tzi­ral honetan, hilak 26, Etxalarko He­rri­ko Os­ta­­tuan jokatuko­ dira, 23:00etan hasita. Aben­duaren 3an, 23:00­etatik aitzinera Arantza­ko Pabloenean jokatuko dira. Abenduaren 11n, Berako Errekalden jokatuko dira partidak 16:00­etan eta Igantzi­ko­ Allinean, abenduaren 17an, 23:00etatik aitzinera. Herri bakoitzeko sailkatutakoek Egube­rri Egunean jokatuko dute finala Lesakan 18:00­etatik aitzinera. Izen emateak mus partidak jokatuko diren lekuetan egiten ahal dira, hasiera ordua bitarte. Informazio gehiago 606 542395era deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun