110 konpostontzi gehiago banatuko dira urtea bukatzerako

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 23a

Hirugarren kanpainan banatuko diren konpostontziak. Utzitako argazkia

2008an eta 2009an 183 konpostontzi banatu dira

Hedatzen ari da etxe­ko­ konpostajea Bortzirie­tan. Datuek hala diote. 2008an egin zuen Hi­ri Hon­dakinen Mankomunitateak etxe­ko konposta indar­tzeko lehen kanpaina bortz herrietan eta arrakasta ikusita 2009an biga­rrea egin zuen. Guz­ti­­ra 181 familia eta bi eskolak hartu dute parte. Baina urtea bukatzerako, gehiago izanen dira. Eskaera aunitz jaso dire­nez, Manko­munita­teak, Nafa­rroako Partzuergoarekin, hirugarren fasean 110 kon­pos­­ton­tzi­ gehiago banatuko baititu.

Sortzen den hondaki­nen kopurua murrizteko lanean ari da azken urteotan Man­­­komunitatea, etxeko­ konposta bul­tza­tzen. Izan ere, etxean­ sor­tzen den hondakinen %40-45 organikoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun