Igeldoko Lezkarri Abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 27an, larunbat arratseko 20:00etan Berako Kultur Etxean, Berako Abesbatzak, Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako ekitaldian.
Lezkarri abesbatza 2003. urteko udazkenean sortu zen, Igeldoko ekintza kulturaletako hutsune bat betetzeko asmoz. Denboraldi bat formakuntzan aritu ondotik, Donostialdean, inguruko herrietan eta Andoain, Usurbil eta Donezteben eskaini dituzte kontzertuak eta bertze abesbatzekin elkartrukeak egin dituzte.
Euskal Herriko eta Afrikako kantuak
“Euskal Herriko abestiak zabaltzeko eta beste kultura desberdinei gure ateak irekitzeko” helburu nagusiarekin ari direnez, larunbateko Berako emanaldiari Igeldotik Afrikara izenburua jarri diote eta Euskal Herriko kantuez gain (Lili bat ikhusi dut, Itxasoa, Maite, La golondrina, Alborada eta en Mi viejo San Juan), Afrikakoak ere abestuko dituzte (Siyahamba kanta zulúa, Hegoafrikako The Lion sleeps Tonight, Kamerungo Zangalewa, Enchi Mankayi Sontongaren “Nkosi Sikelel’ Iafrica” eta Hegoafrikako Xhosa herriaren “Dubula” kantu tradizionala abestuko dituzte.
Kote de La Granjaren zuzendaritzapean kantatuko du Lezkarri Abesbatzak eta Igaldeko perkusio taldeko Gurutze eta Jaione Dorronsoren laguntza izanen dute kontzertuan.