Azaroaren 21ean, igande goizean jokatu ziren Berako Eztegara pilotalekuan Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketan alebin B mailako finalerdiak. Etxalarko Altxata elkarteko Iker Bizente eta Eneko Sanzberrok 18 eta 9 irabazi zieten Lesakako Arkupe elkarteko Beñat Yanci eta Jon Leizari eta Arkupeko Aimar Zamorano eta Iker Iriartek 18 eta 5 irabazi zieten Altxatako Andoni Iribarren eta Arkupeko Xabi Larretxeari.
Partida hauekin, erabakiak gelditu dira heldu den igandean, azaroaren 27an, 09:30etik aitzinera Berako Eztegara pilotalekuan jokatuko diren finalen protagonistak.
Zazpi final
Aurrebenjamin mailan, Etxalarko Altxatako Markel Etxarte eta Koldo Bizente, Berako Gure Txokoako Jon Pagola eta Unax Villamearen kontra ariko dira; Benjamin B mailan, Igantziko Biltokiko Garikoitz Txoperena eta Patxi Loiarte, Lesakako Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larralderen kontra; Benjamin A mailan, Berako Gure Txokoako Asier Telletxea eta Xiker Lizardi, Lesakako Arkupeko Ander Goizueta eta Antton Petrirenaren kontra; Alebin B mailan, Etxalarko Altxatako Iker Bizente eta Eneko Sanzberro, Lesakako Arkupeko Aimar Zamorano eta Iker Iriarteren kontra; Alebin A mailan, Igantziko Biltokiko Jokin Mitxeo eta Enaitz Telletxea, Berako Gure Txokoako Oier Larretxea eta Yago Canteroren kontra; infantil mailan, Berako Andoni Lazkanotegi eta Etxalarko Joseba Irazoki, Igantziko Oian Canabal eta Lesakako Julen Palenzuelaren kontra eta kadetetan, Berako Mattin Garbisu eta Lesakako Jon Olaizola, Berako Ander Errandonea eta Xabi Mendiren kontra.
Finalen ondotik, sariak emanen zaizkie finalistei eta oroigarriak partehartzaile guziei.