Arte tailerra martxan jarri nahi du Berako Gure Txokoak

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 23a

Santiago Jorge, Lesakan bizi den kanariarra izanen da irakasle. Utzitako argazkia

6 eta 14 urtekoei zuzendua da, baina helduen taldea ere sor daiteke

Berako Gure Txokoa elkarteak arte tailerra martxan jarri nahi du, 6 eta 14 urte arteko haurrei zuzendua eta nahi izanez gero helduendako taldea ere sortu daiteke. Lesakan ere gisa honetako esperientzia batean lanean ari den Santiago Jorge margolari kanariarra izanen da irakaslea eta interesatuak azaroaren 25ean, ortzegunean 18:30ean Iamotenean eginen den bilera batera deitu dituzte.

Margoketa, marrazketa sortzailea, eskultura (buztina), inprimatzeko teknikak, komikiak eta ilustrazioa ikasiko dute bertze ikasgaien artean eta ekintza gehigarri gisara, margoketa eta marrazketa lehiaketak egin eta arteari buruzko ikusentzunekoak eman nahi dira. Informazio gehiago 652 064839 telefonoan (Santiago) edo Gure Txokoa elkartearen blogean (www.guretxokoaelkartea.blogspot.com).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun