Santa Zezilia, musikarien zaindariaren ospakizunekin lotuta ekitaldi bereziak izanen dituzte egunotan Lesakan. Honela, azaroaren 20an, larunbatean, 19:00etan plazatik abiatuko dira herriko musika taldeak eta leku ezberdinetan eskainiko dituzte bere emanaldiak. Honela, trikitilariek Albistur karrikan joko dute; txistulariek Estrata karrikan; akordeolariek Alhondigan, Abesbatzak Herriko Etxean eta musika bandak Kasino parean.
Azaroaren 22an, astelehenean, Musika eskolako ikasleen txanda izanen da. Hauek, Herriko Etxeko batzar aretoan eskainiko dute kontzertua, 17:00etatik aitzinera.