Barneko Skate Parkea zabalduko dute Berako Zalain auzoan

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 19a

Inaugurazioaren kartelean ageri da Skate parkea nolakoa izanen den. Utzitako argazkia

Azaroaren 20an, larunbatean besta handi batekin eginen dute inaugurazioa

Berako Zalain auzoko industrialdean dagoen Lulu-Park Skate Park Indoor aretoaren inaugurazio ekitaldia eginen da azaroaren 20an, larunbat arratsaldeko 18:00etan hasita. Kirolerako aretoa izanen bada ere, kirolaz gain, musika eta besta giroa ere izanen da irekiera ekitaldi horretan. Honela, 18:00etan BMX jam sesion bat eginen da. 20:30ean barkakoa izanen da eta 22:30ean kontzertuak hasiko dira, Madeleine, The Rodeo Idiot Engine eta Dama taldeekin. Gero, DJ Kueta ariko da eta goizeko 6etan, after giroa jarriko du Indiana Jonesek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun