Aipamen berezia Bortzirietako Bestabusarentzat

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 18a

Azken hiru urteetan, bortz herrietako bestetara joan eta bueltatzeko asteburu arratsetako autobus zerbitzua da

Azaroaren 18an, ortzegunean Iruñean eginen den Tokiko Agenda 21 Ebaluatzeko Agintarien hamargarren foroaren eta Tokiko Garapen Jasangarrirako Praktika Egokien seigarren Sariketaren barne, Bortzirietako Bestabusa ekimenak Aipamen Berezia jasoko du. Landa Garapen eta Ingurumen Sailak ekitaldi-aretoan izanen da sari banaketa eta Bortzirietatik Patxi Irisarri Etxalarko alkateak parte hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun