Azaroaren 25an, Emakumeak jasaten duen Bortizkeriaren aurkako eguna da, eta Bortzirietako Kontziliazio Itunak, hausnarketa sortarazteko ekintza antolatu du. Emakumeen aurkako indarkeria forma ezberdinak ditu, emakumeen duintasuna eta osotasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria dugu eta, horrenbestez, giza eskubideen urraketa nabarmena eta onartezina da. Emakumeen aurkako indarkeria oso konplexua den arazo politiko eta soziala da eta desagerrarazteko halabeharrezkoa da eremu ugari eta diferenteetan esku hartzea.
Bortzirietako Kontziliazio Itunak, konbidapena zabaldu nahi du azaroaren 20a, larunbatean burutuko den saiora. Berako Kultur Etxean, 20:00etatik aitzinera Helena Tabernak egindako dokumentala emanen da, “Nagore” izenekoa. 2008an Iruñeko San Ferminetan gertatukoa aztertzen du filmak. Dokumentalak arrakasta izan du Valladolideko Zinemaldian, eta azaroaren 12an estreinatu da zineman.
Haur Txokoa
Haur Txokoa edo ludoteka zerbitzua eskeiniko da eta horretarako beharrezkoa izanen da izena ematea 948 635 036 telefonoan.