Haurrentzat dantza klasikoa eta ballet ikastaroa antolatu du Berako Kultur Batzordeak

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 17a

Ikastaroan, koordinazioa eta malgutasuna lantzen dituzten ariketak, dantza klasikoko funtsezko ariketak eta balletean beharrezko den disziplina erakutsiko zaizkie jolas moduan. Artxiboko argazkia

Azaroaren 18an, bertzalde, haurrentzako ipuin kontalaria ariko da ingelesez liburutegian

Berako Kultur Batzordearen eskutik, haurrentzat dantza klasikoa eta ballet ikastaroa eginen da abenduaren 26tik 31ra Berako Kultur Etxean. Amaia Leiza Apeztegia irakaslearen gidaritzapean, 4 eta 6 urte bitartekoek 16:30etik 17:30era eginen dute ikastaroa eta 7 eta 10 urte bitartekoek, 18:00etatik 19:30era.

Berako Kultur Batzordearen eskutik, haurrentzat dantza klasikoa eta ballet ikastaroa eginen da abenduaren 26tik 31ra Berako Kultur Etxean. Amaia Leiza Apeztegia irakaslearen gidaritzapean, 4 eta 6 urte bitartekoek 16:30etik 17:30era eginen dute ikastaroa eta 7 eta 10 urte bitartekoek, 18:00etatik 19:30era.

Izen emateko epea abenduaren 2ra arte zabalik dago, 012 telefonora deituta eta 20 euro ordainduz. Bi ordainbide daude, bata txartelarekin eta bertzea La Caixan dirua sartuta, Berako Udeleko kontu korrontean. Gehienez ere 14 lagun apuntatzen ahal dira talde bakoitzean.

Ikastaroan, koordinazioa eta malgutasuna lantzen dituzten ariketak, dantza klasikoko funtsezko ariketak eta balletean beharrezko den disziplina erakutsiko zaizkie jolas moduan. Ikastaroaren bukaeran diploma bat jasoko dute eta ikastaroan zehar emandakoari buruzko informazioa emanen zaie liburuxka batean, pausuekin, mugimenduekin eta bertze jakingarriekin.

 

Ipuinak ingelesez ortzegunean liburutegian

Bertze aldetik, Berako Kultur Batzordeko berriekin segituzm azaroaren 18an, ortzegunean 18:00etan Annie Funny haurrentzako ipuin kontalaria izanen da liburutegian. 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat ipuinak ingelesez kontatuko ditu, Berako Liburutegiak eta Kultur Batzordeak antolatutako ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun