400 izokin pasatu dira dagoeneko Beratik Bidasoa errekan goiti

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 17a

Orain arte Bidasoan goiti joan den izokinik handienak 5,780 kilo zituen. Alicia del Castillo

2002. urtetik ez zen halako kopururik zenbatu

Berako presa ondoan dagoen Lesakako izokin kontrol estazioan lanean ari diren Ingurumen Departamentuko guardek kasik 400 izokin zenbatu dituzte aste hauetan. Zehazki, azaroaren 15a bitartean, astelehen arratsaldea arte, 383 izokin hartu zituzten eta aste honetan 400eko kopurua gainditzea espero zuten. Kopuru borobil hau ez zen gainditzen 2002. urtetik, orduan 467 izokin pasatu baitziren. Urruti gelditzen dira 1992an zenbatu ziren 903 izokinak. Baina aipatu beharrekoak dira aurtengo kopuruak, batez ere iaz 110 bertzerik ez zirela hartu kontuan hartzen badugu. Amoarrainei dagokienez, aurten 625 zenbatu dira.

Azaroaren 9an kontrolatu zuten guardek izokinik handiena, 5,780 kilokoa. Egun bat lehenago, azaroaren 8an, 70 izokin ikusi zituzten pasatzen eta ikuskizun ederra izan zuten erreka bazterrera hurbildu zirenek ere. Izan ere, izokinak salto eta salto ibiltzen dira presa inguruan, bazter batetik igarobidea dutela konturatzen diren arte eta hortik lortzen dute errekan goiti egitea, salto ttikiagoak eginez.

Abenduan arraultzeak erruten eta ernaltzen hasiko dira

Abendu hasieran hasiko dira arraultzeak erruten erreketan eta arretaz begiratuz gero, hori ikustea ere posible izaten da. Izan ere, “kabia” prestatzen hasten dira, bere isatsekin harri handienak baztertuz. Hantxe jarriko ditu arraultzeak emeak eta gero arrak ernalduko ditu. Gehienetan, bai arra, baita emea ere, espeziearen biziraupenerako nahitaezkoa den lan hori egin ondotik hil eginen dira.

Iazko denboraldi kaxkarraren ondotik, 10 izokin bakarrik arrantzatu baitziren, Ingurumen Departamentuak arrantza araudia aldatu zuen aurtengorako Bidasoko erregea babesteko helburuarekin. Honela, hilabete batez gibeleratu zuen arrantza denboraldi hasiera eta 20 izokineko muga jarri zuen. Honela, maiatzaren 1ean hasi eta hogeigarrena arrantzatu zenean, ekainaren 18an itxi zen denboraldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun