Bortz herrietako Osasunazaleak biltzen dituen Bortzirietako Gorriak peñak Bortzirietako mus txapelketa antolatu du hirugarren aldiz.
Lehenbiziko partidak ortziral honetan, azaroaren 19an, 23:00etatik aitzinera jokatuko dira Lesakako Koxkila ostatuan.
Hurrengo ortziralean, azaroaren 26an, Etxalarko Herriko Ostatuan jokatuko dira, 23:00etatik aitzinera.
Abenduaren 3an, 23:00etatik aitzinera jokatuko dira mus partidak Arantzako Pabloenean.
Abenduaren 11an, Berako Errekalden jokatuko dira partidak 16:00etan eta Igantziko Allinean, abenduaren 17an, 23:00etatik aitzinera jokatuko dira partidak.
Herri bakoitzetik sailkatutakoek Eguberri egunean, abenduaren 25ean jokatuko dute finala Lesakan 18:00etatik aitzinera.
Izen emateak mus partidak jokatuko diren lekuetan egiten ahal dira, hasiera ordua bitarte. Informazio gehiago nahi izanez gero, Bortzirietako Gorriak peñako idazkariari deitzen ahal zaio, 606 542395 telefonora.