Lesaka eta Berako futbol zelaietan egindako lanak inauguratu dituzte azaroaren 12an

Aitor Arotzena 2010eko azaroaren 15a

Lesakako udaleko, Nafarroako Kutxako, Beti Gazteko eta Nafarroa eta Gipuzkoako Futbol Federazioetako ordezkariak izan ziren ekitaldian. Aitor Arotzena

Mastegin aldagela berriak egin dituzte eta Matzadan argiteria jarri

Bortzirietako futbol zelaietan egindako lanak inauguratu dituzte larunbat honetan, azaroaren 13an. Horretarako, Berako eta Lesakako udal ordezkariekin batera, Beti Gazte eta Gure Txokoako presidente eta zuzendaritza batzordetako kideak eta Nafarroako eta Gipuzkoako Futbol Federazioetako ordezkariak, Jose Luis Diez eta Juan Luis Larrea presidenteak buru zituztela izan ziren inaugurazio ekitaldietan.

Bortzirietako futbol zelaietan egindako lanak inauguratu dituzte larunbat honetan, azaroaren 13an. Horretarako, Berako eta Lesakako udal ordezkariekin batera, Beti Gazte eta Gure Txokoako presidente eta zuzendaritza batzordetako kideak eta Nafarroako eta Gipuzkoako Futbol Federazioetako ordezkariak, Jose Luis Diez eta Juan Luis Larrea presidenteak buru zituztela izan ziren inaugurazio ekitaldietan.

 

Aldagela berriak Mastegin

Lehenik, Lesakako Mastegi futbol zelaian, aldagela berrien inaugurazioa egin zen, ekitaldi hunkigarrian. Izan ere, Beti Gazte elkarteko lehenbiziko bazkideak, 95 urte dituen Justo Urkijo Bizkarguenagak egin zuen zintaren mozketa. Beti Gazteko arroparekin jantzitako hiru haurrek , Olaia Iantzik, Manex Larraldek eta Narroa Villalvak zinta kontzen zuten eta azken bi hauek Justo Urkijoren birbilobak dira. Zinta moztu eta aldagelak inauguratutzat eman ondotik, Nafarroako Futbol Federazioko Felix Gonzalezek oroigarri bat eman zion Beti Gazteko lehen bazkideari, Federazioaren korbata hain zuzen. Salvador Iantzi Beti Gazteko presidenteak ere elkartearen intsignia eman zion eta eskerrak eman zituen, aldagela berriak izatea posible egin duten bi federazioei, udalari eta Nafarroako Kutxari.

 

Argiteria Matzadan

Segidan, Lesakatik Berara joan ziren agintariak eta Matzadako futbol zelaiko argiteri berriaren inaugurazio ekitaldia egin zuten, Erregionaleko Gure Txokoa eta Beti Gazte Bren arteko derbiaren atarian. Argi berriak irailetik erabiltzen ari dira Beran eta jakina denez, Gure Txokoa elkarteak, Berako Udalak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak sinatutako hitzarmen baten bidez egin dira. Gipuzkoako Futbol Federazioak oso-osorik ordaindu ditu lan hauek, 90.000 euro inguruko inbertsioarekin, baina dirua kinielak sortzen duen irabazietatik bideratu omen da proiektu honetara. Angel Ponbar Gure Txokoako presidente gustura ageri da argiteri berriarekin, entrenamenduetarako eta partida ofizialen ordutegirako aukera zabalagoa eskaintzen duelako.

 

Behin bi instalazio horiek lortuta, belar artifizialarekin lotutako asmo berriekin dabiltza bai Beti Gazte , baita Gure Txokoa ere. Izan ere, Beran belar artifizialeko futbol zelaia egiteko asmoa dute eta Lesakan, abudo hamalau urte beteko dituen belar artifizial erabiliaren ordez, berria jartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun