Zenbait auzotako pistetan mantenimendu lanak eginen dira

Nerea ALTZURI 2010eko azaroaren 11

Sasoi enpresak eginen ditu lanak

Atal honetan lehendik aipatua bada ere, informazio zeha­tzagoa Udalak etxeetara bidal­tzen duen orri informatiboan agertu du. Nafa­rroako Gobernuko Abel­tzaintza Azpiegituren Departamentutik jasotako dirulaguntza zenbait auzotako pistak molda­tzeko aurrekontu osoaren %60 da, eta gainerako %40 Udalak hartu­ko du bere gain. Hauek dira hobekuntza lanak eginen diren tarteak eta aurrekontuak:

Azkilarrean

Arbikoerreka aldean urbidea paratu eta garbiketa lanak eginen dira (1.781,47 euro). Arruneko Bordako kurban, hodi berria sartu eta eskoilera ttiki bat eginen da (3.088 euro) eta Beraskunerako bidean urbide batzuk eginen dira (4.858,80 euro).

 

Eguzkialdean

Zerradoko kurban tubo berria sartu eta hormigoia bota (4.400,56 euro) eta Arani­bar alderdian tubo be­rria sartuko da (999,84 euro).

 

Bertze lanak

Bertze lan batzuk ere diruz lagunduak izanen dira, baina partikularrek bere gain hartu beharko dute subentziotik kanpo gelditzen den zatia. Hori da, adibidez, Egusutako pistako zati batzuetan zabor-legarra bota­tzearen kasua (806,76 euro) edo Meakatik Andresenkobordara doan bidean errepaso lanak egin eta tubo batzuk sar­tzearena (15.338,59 euro). Azken hau zehaztu gabe dago oraindik, auzotarrekin egon eta beraien interesen arabera erabakiko da egin ala ez. Interesa duenak Herriko Etxe­ra jo beharko du.

Lanak Sasoi enpresak eginen ditu. Esleipena %30 inguruko deskontuarekin egin da eta lanen erdiak azaroaren erdialderako zertifikatua egon beharko du.

Ehiztariek eskatuta, berriz, Ekaitzako pistan hormigonatze lanak egin dira. Hiru erreka zokotan tuboak moldatu dira eta Primitibon txabolatik goiti pista zati batzuk ere hormigonatu dira. Ubiria enpresak 30.705 eurotan egin ditu. Kopuru ho­rretatik %65 Nafarroako Gobernuko dirulagun­tzatik ordainduko da eta gainerakoa Ehiztari Elkar­tearen gain joanen da. Udalak, bere aldetik, tubo bat molda­tzeko gastua eta erortza batzuen garbitze lanak bere gain­ hartu ditu. Obraren zuzendaritza lana Basartea enpresak egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun