Buruko gaixotasuna dutenen arte eta kultur adierazpenak hizpide hartuta solasaldia eskainiko du Egoitz Telletxeak larunbatean, azaroaren 13an, 19:00etatik aitzinera Beti Gazte elkartearen egoitzan. Beti Gaztek eta Dizdira elkarteak antolatu dute hitzaldi interesgarria, udalaren laguntzarekin.