Torturaren kontrako mobilizazioak

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 11

Aitor Arotzena

Igor Portu eta Ma­ttin Sarasolaren atxiloketan parte hartu zuten 15 guar­dia zibilen kontrako epaiketaren harira he­rrian egindako mobilizazioek jende aunitz mugiarazi zuten. Urriaren 25ean elkarretara­tze jendetsua egin zen plazan, biharamonean LABek ere kontzentrazioa egin zuen eta 28ko ordubeteko paro deialdiak segida zabala izan zuen komertzio arloan. Donostian ere herritar aunitzek parte hartu zuten egun horretako kon­tzentrazioan eta urri­a­ren 30eko manifestazio jendetsuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun