Urriaren 24an herrian ospatu zen Nafarroako Mendi Taldeen zortzigarren Egunak 600 bat mendizale bildu zituen. Horietatik erditsuak, Beti Gazte elkarteak prestatutako 16 kilometroko mendi itzulia egin zuten eta bertzeak, Nafarroako Kirol Jolasen barrenean egindako ateraldian parte hartu zuten gaztetxoak izan ziren, 35 monitorerekin batera. Euriaren beldur zira eta euritakoekin jantzita abiatu ziren mendizaleak, baina goizean eguraldi txukuna izan zuten ibiltzeko. Gero, frontoian bazkaria izan zuten, eta egunari bukaera borobila emateko Modesto akordeolariarekin dantzaldia izan zuten.