Informatika ikastaroak antolatu ditu Cedernak Alkaiagan

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 11

Azaroan Excel eta abenduan Acces ikastaroak eginen dira

Cederna-Garalurrek antolatuta informatika ikastaroak eginen dira erakunde honek Lesakako Alkaiaga industrialdean duen egoitzan.

Zehazki, azaroaren 22tik 26ra, goizeko 10:00etatik 12:00etara Excel ikastaroa emanen da. 10 orduko iraupena izanen du eta fakturak edo aurrekontuak osatzen, formulak erabiltzen eta grafikoak sortzen ikasiko da. Ikastaroaren prezioa 90 eurokoa da.

Abenduaren 15etik 21era, goizeko 10:00etatik 12:00etara Acces ikastaroa eginen da. Edukiei dagokienez, datu baseak osatu, kontsulta desberdinak egin eta informeak ateratzen ikasiko dute ikasleek. Ikastaro honek ere 10 orduko iraupena eta 90 euroko prezioa izanen du.

Apuntatzeko 661 155056 telefonora deitu behar da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun