Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketako lehen saria Berangora joan da

Aitor Arotzena 2010eko azaroaren 11

Argazki lehiaketara aurkeztutako 139 lanak ikusgai daude Beti Gazte elkartean hilabete bukaera arte. Aitor Arotzena

Aurkeztutako 139 argazkiren erakusketa zabalik dago azaroaren 30a bitarte

Lesakako Beti Gazte elkarteak bere 70. Urteurrenaren harira berreskuratu duen argazki lehiaketa arrakastatsua suertatu da, guzira 48 argazkilariren 139 lan aurkeztu baitira lehiaketara. Horietako aunitz Lesakako argazkilariek eginak dira, baina badira Nafarroa osotik eta Bizkaia eta Gipuzkoatik aurkeztutako argazkiak, baita Madrilgo bi argazkilarirenak ere. Lehiaketan parte hartu duten argazki horiek ikusgai daude Beti Gazte elkartearen egoitzan azaroaren 30a bitarte. Astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:00etara zabalik izanen da eta igandero 11.30etik 13:30era.

Lesakako Beti Gazte elkarteak bere 70. Urteurrenaren harira berreskuratu duen argazki lehiaketa arrakastatsua suertatu da, guzira 48 argazkilariren 139 lan aurkeztu baitira lehiaketara. Horietako aunitz Lesakako argazkilariek eginak dira, baina badira Nafarroa osotik eta Bizkaia eta Gipuzkoatik aurkeztutako argazkiak, baita Madrilgo bi argazkilarirenak ere. Lehiaketan parte hartu duten argazki horiek ikusgai daude Beti Gazte elkartearen egoitzan azaroaren 30a bitarte.

Astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:00etara zabalik izanen da eta igandero 11.30etik 13:30era.

 

Lehen saria Berangora

Aipatu bezala, 139 aurkeztu dituzte 48 argazkilarik lehiaketara eta horien artean saridunak erabaki zituen azaroaren 8an epaimahaiak. Hain zuzen, hiru argazkilari profesonalek, Ignacio Zaldua elizondarrak, Bixente Taberna beratarrak eta Idoia Telletxea lesakarrak osatu zuten epaimahaia. Lehen saria, 300 euro eta garaikurra, Berangoko Javier Pedro Fernandez Ferrerasen “Luchadores” lanarentzat izan da. Bigarren saria, 200 euro eta garaikurra, Bergarako Benito Cantero Capezen “Tre Zimera begira” argazkiarentzat eta hirugarrena, 100 euro eta garaikurra, Bergarako Juan Jose Lopez Azurmendiren “Behelainoa larrean” argazkiarentzat. Beti Gazte elkartearen 70. Urteurrenaren ospakizunekin zerikusia duen argazki onenaren sari berezia Izantzu Pastor Ordoki lesakarrak eskuratu du “Domikoren babesean” lanarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun