Mendi irteera gehiago aurreikusi ditu Larun Ttiki Mendi Taldeak heldu diren igandetarako. Azaroaren 14an, Landagaitara joanen dira 09:30ean Iamoteneatik abiatuta. Azaroaren 21ean Iamoteneatik 09:00etan abiatuta, Alkaiaga-Baldrun-Nabaz-Otsango eginen dute. Hilaren 28an, Iamoteneatik Ameltziagaraino autoz joan (09:30) eta Gondendiagara joanen dira.