Nagore Laffageren hilketaren inguruan egin den filma eskainiko da azaroaren 20an

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 10a

Estreinatu eta guttira Kultur Etxean eskainiko da

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna izanen da eta horren harira, Bor­tzi­rietako Kontziliazio Itune­tik hausnarketarako ekimena antolatu dute. Azaroaren 20an, film berezia­ eskainiko da Kultur Etxean, 20:00etan. Helena Taberna zine-zuzendari nafarrak egindako Nago­re dokumentala eskainiko da. 2008an Iruñeko Sanferminetan Na­gore Lafa­ggerekin gertatu zenari buruzkoa da.

Dokumentalak arrakasta haundia izan du Va­lladolideko Zinemaldian, eta hilaren 12an es­trei­natzekoa da zinemetan. Aste bat beranduago, Beran ikusteko aukera izanen da.

Haur Txokoa edo ludoteka zerbitzua ere eskainiko da, baina horretarako izena eman beharko da (948 635036).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun