Berriz ere Patxi Vila nagusi Larungo Mendi Bizikleta Igoeran

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 10a

Gure Txokoa Elkartea

Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, aurten bigarrenez, Larungo Mendi Bizikleta Igoera egin zen azaroaren 1ean. Joan den urtean bezala, 8,9 kilometroko ibilbidea egin zuten 26 txirrindularik eta banaz bertzeko malda %9,5ekoa izan zuten eta gehienekoa %29koa. Aurtengoan, malda pikoaz gain, eguraldi kaxkarra ere arerio izan zuten. Iaz bezala, Patxi Vila izan zen bizkorrena. Ez zuen iaz egindako marka (41:15) hobetzerik izan, eta 44:32ko denbora egin zuen. Bigarren postua Asier Latxetaren­tzat izan zen (45:02) eta Iñaki Landabeak osatu zuen podiuma (46,20). Laugarren Eneko Gurrutxaga gelditu zen (47,05) eta bosgarren Kandi Ferbenza Ugalde (47,05). Bortz horientzat sariak izan ziren: 200, 100, 75, 50 eta 25 euro, hurrenez hurren. Dena den, iaz bezala, Vilak bere diru saria Gure Txokoa Txirrindula Eskolari eman dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun