Solaslaguna proiektuaren aurkezpena eta berendua azaroaren 10ean Beran

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 10a

Oianko Garde da Solaslaguna proiektuaren dinamizatzailea. Artxiboko argazkia

Asteazken arratsaldeko 18:30ean hasiko da ekitaldia Belandetan

Aurten ere Solaslaguna proiektua martxan jarri nahi dute Bortzirietan, Baztanen eta Malerrekan. Proiektuaren helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da eta horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago partehartzea erabat debaldekoa dela. Solaslagunaren dinamizatzailea den Oianko Gardek aipatu digunez, “hau aurrera ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena, baita euskaldun berriena ere”.

Beraz, proiektuan parte hartu nahi dutenek edo bertzerik gabe, informazio gehiago nahi dutenek Berako Belandetan izanen dute hitzordua azaroaren 10ean, asteazken arratsaldeko 18:30ean, orduan eginen baita aurkezpen hitzaldia eta ondotik berendua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun