Eskulan ikastaroa antolatu du Berako Uxua Emakume Taldeak

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 10a

Ricardo Barojako Guraso Elkarteak Elvi sabeliztunaren emanaldia antolatu du larunbaterako. Utzitako argazkia

Azaroaren 15ean hasita, astelehen goiz eta arratsaldez eginen da Beralandetan

Berako Uxua Emakume Taldeak, Udal Kultur Batzordearen laguntzaz antolatuta eskulan ikastaroa eginen da astelehenetan Beralandetan, goizez 9:00etatik 11:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroa heldu den astelehenean, azaroaren 15ean, hasiko da.

Berako Uxua Emakume Taldeak, Udal Kultur Batzordearen laguntzaz antolatuta eskulan ikastaroa eginen da astelehenetan Beralandetan, goizez 9:00etatik 11:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa heldu den astelehenean, azaroaren 15ean, hasiko da. Ikastaroan izena eman nahi dutenek 012 telefonora deitu beharko dute, 8:00etatik 19:00etara astegunetan eta 9:30etik 13:30era larunbatetan. Gero, 110 euro ordaindu beharko dituzte Berako Udalaren La Caixako kontuan eta ordainketaren ziurtagiria ikastaroaren lehenbiziko egunean eman beharko da. Izen emateko epea azaroaren 13an, larunbatean bukatuko da eta 10-14 lagun beharko dira ikastaroa egin ahal izateko. Hamar lagun baino guttiago izanez gero, ez da ikastaroa eginen.

 

Elvi sabeliztuna larunbatean Kultur Etxean

Azaroaren 13an, larunbatean 18:00etan hasita, Elvi sabeliztunak ikuskizuna eskainiko du Berako Kultur Etxean. Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoko Guraso Elkarteak Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako ekitaldira sartzeko 2 euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun