Arantzako Kultur Egunek segida izanen dute azaroaren 5 eta 6an

TTIPI TTAPA 2010ko aza. 4a, 14:21
Pello AƱorga ipuin kontalaria izanen da larunbatean Arantzan Artxiboko argazkia

Patziku Perurenak solasaldi interesgarria eskainiko du ortziral arratsean Zahar-Txokon

Domisaindu Eguneko Baserritarren Egunari segida emanez, azaroaren 5ean eta 6an Arantzako Kultur Egunetako ekitaldiak antolatu ditu Euskara Batzordeak, udalaren, Ekaitza elkartearen eta Guraso elkartearen laguntzaz.

Domisaindu Eguneko Baserritarren Egunari segida emanez, azaroaren 5ean eta 6an Arantzako Kultur Egunetako ekitaldiak antolatu ditu Euskara Batzordeak, udalaren, Ekaitza elkartearen eta Guraso elkartearen laguntzaz.

Azaroaren 5ean, ortziralean Zahar Txokon, Berdabio-Elama-Amusene izeneko solasaldia eskainiko du Patziku Perurena idazleak 19:00etan. Trabukoren kantua bezala ezagun den Goizuetan bada gizon bat kanta abiapuntutzat hartuta, Arantzako historiari, jendeari eta parajeei buruz hitzaldia emanen du Perurenak. Kantaren jatorria eta bertan kontatzen diren gertaerak ikertzen lan ederra egin du. Hortaz, hizpide nagusiak inguruko kontuak izanen dira. Eta herritar zenbaitzuk ere parte hartu dute. Beraz, adin guzietako herritarrentzako moduko mintzaldia izanen da. Gaueko 21:00etatik aitzinera, Ekaitza Elkartean, Miren Amuriza eta Alaia Martinekin bertso afaria izanen da.

Azaroaren 6an, larunbatean, Pello Añorga ipuin kontalariaren eskutik haurrentzako ipuinak izanen dira eskolan eguerdiko 12:00etan. Arratsaldez, 16:30ean, birziklapen tailerra eta berendua izanen dira eskolan, txokolatea eta pastelekin. Ordu bat beranduago, 17:30ean, garai bateko antzerkien emanaldia izanen da Ekaitza Elkartean. Eta geroxeago eta leku berean, 19:30ean, hain zuzen, opil tailerra eginen da. Afalondoan, bikote besta eta Trikihots taldearen emankizuna izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun