Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketa antolatu da aurten ere

Ttipi-Ttapa 2010eko azaroaren 3a

Joan den urteko sari banaketako irudia. Aurten abenduaren 16an emanen dira sariak TTIPI TTAPA

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordearen eskutik

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, aurten ere Bortzirietako haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuin lehiaketa eginen da. Ipuinak Berako liburutegian edo Kultur Etxean jasotzeko azken eguna abenduaren 3an, ortzirala izanen da eta sari banaketa abenduaren 16an, ortzegunarekin, 18:00etan eginen da liburutegian. Hain zuzen, liburu sorta eta eskola materiala izanen da saritzat.

Lehiaketa hiru mailatan sailkatuko dute, adinaren arabera: A Maila: LHko 3. eta 4. maila; B Maila: LHko 5 eta 6. maila eta C Maila: DBHko 1. eta 2. Maila. Ipuinen gaia librea izanen da eta 1 eta 4 orri artekoak izan beharko dute eta euskaraz eta eskuz idatziak, ez baitira onartuko idazmakinaz edota ordenagailuz idatzitakoak. Oraingoan ere, irudimena, txukuntasuna, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko ditu epaimahaiak.

Gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabilizi bidali beharko dira, Zalantzaren bat izanez gero, liburutegira deitu behar da: 948 62 55 02 (Beatriz)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun