XII. Kafe Antzerki Zikloa abiatuko da azaroaren 5ean Beran

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 4a

Gilkitxaro taldearen "8 Begi" antzezlana ikusgai izanen da ortziral arratsean Bidaxkan. TTIPI TTAPA

Gilkitxaro taldearen “8 begi” ikusgai izanen da Bidaxka ostatuan

Azaroaren 5ean, ortziral arratsean hasiko da Berako Euskara Batzordeak antolatutako XII. Kafe-Antzerki Zikloa. Lehen saioa Bidaxka ostatuan izanen da, eta Gilkitxaro taldeak “8 begi” antzezlana eskainiko du.

Azaroaren 12an, Ainhoa Alberdi & Iraia Eliasen “Eta Karmele?” izanen da ikusgai Lixoia ostatuan.

Eta azaroaren 19an, “Klowntuz, mendia!” ikuskizuna eskainiko du Zurrumurru taldeak Gaztetxean.

Emanaldi guziak 22:00etan hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun