Berriz ere Patxi Vila beratarra nagusitu da Larungo Mendi Bizikleta Igoeran

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 2a

Lainopetik agertu zen Patxi Vila, bigarren urtez Larungo Igoera irabazteko. Gure Txokoa elkartea

8,9 kilometroko ibilbidea egiteko 44 minutu eta 32 segundu behar izan zituen, iaz baino 3 minutu eta 17 segundu gehiago

Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, aurten bigarrenez, Larungo Mendi Bizikleta Igoera egin zen azaroaren 1ean. Joan den urtean bezala, 8,9 kilometroko ibilbidea egin zuten 26 txirrindularik eta banaz bertzeko malda %9,5ekoa izan zuten gehienekoa %29koa. Aurtengoan, malda pikoaz gain, eguraldi kaxkarra ere arerio izan zuten txirrindulariek. Iaz bezalaxe, Patxi Vila txirrindulari beratarra izan zen bizkorrena.

Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, aurten bigarrenez, Larungo Mendi Bizikleta Igoera egin zen azaroaren 1ean. Joan den urtean bezala, 8,9 kilometroko ibilbidea egin zuten 26 txirrindularik eta banaz bertzeko malda %9,5ekoa izan zuten gehienekoa %29koa. Aurtengoan, malda pikoaz gain, eguraldi kaxkarra ere arerio izan zuten txirrindulariek.

Iaz bezalaxe, Patxi Vila txirrindulari beratarra izan zen bizkorrena. Dena den, ez zuen iaz egindako marka, 41 minutu eta 15 segundukoa hobetzerik izan eta 44 minutu eta 32 segundutan gelditu zen erlojua. Bigarren postua Asier Latxetarentzat izan zen (45,02) eta Iñaki Landabeak osatu zuen podiuma (46,20). Laugarren postua Eneko Gurrutxagak eskuratu zuen (47,05) eta bosgarrena Kandi Ferbenza Ugaldek (47,05). Bortz horientzat sariak izan ziren: 200 euro lehenarentzat; 100 euro bigarrenarentzat; 75 euro hirugarrenarentzat; 50 euro laugarrenarentzat eta 25 euro bosgarrenarentzat. Dena den, iaz bezala, Patxi Vilak bere diru saria Gure Txokoa Txirrindula Eskolari eman dio.

 

Sailkapenak

1 PATXI, VILA ERRANDONEA 44,32

2 ASIER, LATXETA 45,02

3 IÑAKI, LANDABEA 46,20

4 ENEKO, GURRUTXAGA 47,05

5 KANDI, FERBENZA UGALDE 47,30

6 IKER, IRASTORTZA ALZUA 47,38

7 JOSEBA, ERRANDONEA ASTONDOA 47,54

8 SERGIO, DEL RIO BAHAMONDE 50,05

9 KEPA, TXAPARTEGI 54,30

10 JOSE CARLOS, LOPEZ REKARTE 54,35

11 SERGIO, MORATE 54,40

12 JOSEBA, LASARTE PELLEJERO 57,04

13 ADAN, HERNANDEZ ARIAS 59,02

14 JOSE ANTONIO, ARRUTI ARANBERRI 59,05

15 XABI, IRAZOKI 59,32

16 MIKEL, INDA GARMENDIA 59,50

17 XABI, PRIETO 1,02,02

18 MIKEL, ETXEBARRIA 1,02,32

19 AITOR, FERNANDEZ ZABALA 1,04,05

20 ROBERTO, GARCIA TELLETXEA 1,04,19

21 ALVARO, NAPAL BARRENA 1,05,53

22 AGUSTIN, CEBERIO ARRUABARRENA 1,13,36

23 MIKEL PRIETO 1,16,29

24 BRUNO, BERNAL 1,23,27

25 RAMON, ALDAI AGIRRETXE 1,27,03

Erretiratua ALAYN, MARTINS MURUZABAL

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun