Udazkeneko Azoka ospatuko da azaroaren 7an Lesakan Merkatarien eskutik

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 5a

Lesakako Zerbitzuen Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide berriak: Barbaro Solo, Olga Alzate, Mertxe Antzizar eta Eider Rodriguez. Pilar Jauregi falta da. Utzitako argazkia

Euro bateko sarreraren truke oparia izanen dute igandean frontoira sartzen direnek

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak Udalaren laguntzaz antolatuta Udazkeneko Azoka eginen da azaroaren 7an, igande goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara frontoian. Euro bateko sarrerarekin oparia izanen dute frontoira sartzen direnek.

Behin frontoiaren barrenean, Intzuri optika, Oreka dietetika eta nutrizioa, Kattagorria mertzeria-lentzeria, Oninart kamixetak, Bixkiak arropadenda, Panpina haur arropadenda, Barceló Bidaiak, Telletxea argazkigintza, Txinelka zapatadenda, Ortzadar arropadenda eta Antxordoki ahizpak ileapaindegiko produktuak eta eskaintzak izanen dira bezeroen eskura.

Mila euroko erosketa bonoa ferietan

Ez da hilabete honetarako Lesakako Zerbitzuen Elkarteak prestatu duen ekitaldi bakarra. Izan ere, azaroaren 25erako azienda feria egunerako ere zozketa antolatu dute lehen aldiz. Hain zuzen, arratsaldeko 19:00etan 1.000 euroko balioa duen saria zozketatuko du Zerbitzuen Elkarteak euren bazkide diren dendetan erosle izan direnen artean. Hortarako, feria aitzineko aste hauetan boletoak banatuko dituzte bezeroen artean eta zozketan saridun suertatzen denak, nahitaez azaroaren 27an gastatu beharko ditu 1.000 euroak. Egun horre­tan, irabazleak aukeratuko du zein 5 dendetan eginen dituen erosketak, beti ere kontuan hartuz horietako bakoitzean 200 euroko topea izanen duela erosteko. Gisa hortara, 1.000 euroko gastua pilatuko du osotara. Aurten lehengoz antolatu duten kanpaina honekin «erosleak saritu bidena­bar, erosketa-giroa ere animatu» nahi dutela dio Eider Rodriguezek, elkarteko diruzainak. Eta gisa honetako kanpainek erosleengan sortzen duten efektua nabaritu ere nabaritzen dela argi ikusten dute elkarteko bazkideek. «Zozketak eta sariek sortzen duten irrikarekin, jendea gehiago animatzen da erosketak egitera» adierazi digu Eiderrek. Eguberrietako kanpainari dagokionez, sari bakarra eman beharrean (iaz Karibera bidaia bat zozketatu zuten), aurten denda bakoitzak sari bat emanen du berean erosle izan direnen artean: erosketak egiteko orga edo karro ttiki bat, denetan berdina, eta elkarteko logoa eramanen duena. Hortarako, erosketak egiterakoan boletoak banatuko dira eta, gero, eguberrietan edo errege eguna pasatuta, oraindik erabaki gabe dagoen egun batean, zozketak eginen dira. Gisa honetara, iazko moduan sari bat eman beharrean 29 sari emanen dira aurten, bazkide diren dendak haina sari.

Zuzendaritza batzorde berria

Aipatzekoa da 29 bazkide dituela aurten Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, iaz baino 4 guttiago eta berriki aldatu duela zuzendaritza Batzordea. Olga Altzate (Farmazia) da presidentea, diruzain eta idazkaria Eider Rodriguez (Oninart), eta bokalak Mertxe Antzizar (Txinelka), Barbaro Solo (Panpina) eta Pilartxo Jauregi (Legarra).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun