Azaroaren 1eko Baserritarren Egunarekin abiatuko dira Arantzako Kultur Egunak

Aitor Arotzena 2010eko urriaren 29a

Arantzako baserrietako barazki eta produktuak plazaratuko dira azaroaren 1ean. Aitor Arotzena

Heldu den ortziral eta larunbatean ere hainbat ekitaldi izanen dira

Arantzako Euskara Batzordeak, Guraso Elkarteak eta Ekaitza elkarteak, Arantzako Udalaren laguntzazKultur Egunak antolatu dituzte aurten ere. Lehen ekitaldia, azaroaren 1eko Baserritarren Eguna izanen da, baina heldu den ortziral eta larunbatean ere hainbat ekitaldi izanen dira.

Arantzako Euskara Batzordeak, Guraso Elkarteak eta Ekaitza elkarteak, Arantzako Udalaren laguntzazKultur Egunak antolatu dituzte aurten ere. Lehen ekitaldia, azaroaren 1eko Baserritarren Eguna izanen da, baina heldu den ortziral eta larunbatean ere hainbat ekitaldi izanen dira.

 

Egitaraua

Ekaitza Elkarteak jadanik urteak daramazki azaroaren 1ean, Santu Guzien Egunean, Baserritarren Eguna antolatzen, eta aurtez ez da guttiago izanen. Gonbidapena herriko etxe guziei egiten zaie azoka bilakatzen den frontoian parte hartzeko eta bertako produktuak, gozokiak, tresnak, eskulanak, animaliak... era guzietakoak eramateko. Frontoi barrenean erakusketarako edo salmentarako postuak paratzen dira goizean, Elkarteak berak ere ostatua paratzen du, pintxoa eta tragoxka eskainiz. Musika doinuez alaituriko goiza izaten da. Bertakoek egiten duten lan izugarria argi eta garbi gelditzen da.

 

Patziku Perurenaren solasaldia azaroaren 5ean

Azaroaren 5ean, ortziral arratsaldeko 19:00etan Zahar Txokon, Berdabio-Elama-Amusene izeneko solasaldia eskainiko du Pa­tziku Perurena idazleak. Goizuetan bada gizon bat kanta abiapuntutzat hartuta, Arantzako historiari, jendeari eta parajeei buruz hitzaldia emanen du Perurenak. Kantaren jatorria eta bertan kontatzen diren gertaerak ikertzen lan ederra egin du. Hortaz, hizpide nagusiak inguruko kontuak izanen dira. Eta herritar zenbaitzuk ere parte hartu dute. Beraz, adin guzietako herritarrentzako moduko min­tzaldia izanen da. Egun berean, Ekaitza Elkartean 21:00etan, Miren Amuriza eta Alaia Martinekin bertso afaria izanen da.

 

Hainbat ekitaldia azaroaren 6an

Azaroaren 6an, biharamunean, Pello Añorga ipuin kontalariaren eskutik haurrentzako ipuinak izanen dira eskolan 12:00etan. Arratsaldez, 16:30ean, birziklapen tailerra eta berendua izanen dira eskolan eta denentzako txokolatea eta pastelak eskainiko dira. Ordu bat beranduago, 17:30ean, garai bateko antzerkien emankizuna izanen da Ekaitza Elkartean. Leku berean, 19:30ean, opil tailerra eginen da. Afalondoan, bikote besta eta Trikihots taldearen emankizuna izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun