Berako Abesbatzak antolatuta Esloveniako Orfej Choir abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 1ean, 19:30etik aitzinera Berako Kultur Etxean. Urtero, Berako Abesbatzak Tolosako Lehiaketan parte hartzen duten abesbatzak ekartzen ditu herrira eta aurten 20. urteurrena ospatzen duen ahots mistoen abesbatza gonbidatu du. 17 emakumek eta 15 gizasemek osatzen dute abesbatza, Romana Rek-en zuzendaritzapean.
Gregorianoa eta polifonia abesten dute orokorrean baina bereziki, Jacobus Gallus eta bere garaikideen lanak abestu izan dituzte. Bestalde, Palestrina, Haydn, M.Tomc (batzuk izendatzearren), Esloveniar folk abestiak, espiritualak eta azken urteetan, jazz musika ere abesten dute. 1994. urteaz geroztik, abesbatzak jaialdi eta lehiaketa desberdinetan parte hatu du Eslovenian eta baita Esloveniatik kanpo ere: Hungaria, Frantzia, Alemania, Italia, Austria, Suitza eta Espainian. Abesbatzak grabaketa ugari egin ditu Eslovenia eta Maribor irratietarako eta Esloveniar eta Hungariar telebistetarako.
Azken urtetan puntuaketa garaienak izan ditu esloveniar eta nazioarteko lehiaketetan, esate baterako, Pecs-eko 21. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan (Hungaria).