Hasi da Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren hamargarren edizioa. Urriaren 9an hasi ziren partidak, eta geroztik, larunbat goizetan Lesakan eta igandetan Beran eta Etxalarren jokatzen ari dira. Guztira 41 bikote ari dira parte hartzen eta finalak azaroaren 27an, jokatuko dira Berako Eztegara pilotalekuan.