Porrotx pailazoak bat egin du Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Egunarekin

Aitor Arotzena 2010eko urriaren 28a

Jendetza handia erakarri zuen Porrotxek Berara asteazken arratsaldean. Aitor Arotzena

Igandeko ospakizun eguna girotzeko emanaldi jendetsua eskaini zuen urriaren 27an Berako Altzateko frontoian

Porrotx pailazoak bat egin du urriaren 31n Beran ospatuko den Bortzirietako Euskara Mankomunitataren Egunarekin eta emanaldia eskaini zuen Berako Altzateko frontoian, urriaren 27an, asteazken arratsaldean. Porrotx pailazoak “Zaindu maite duzun hori” lelopean ordubeteko emanaldi jendetsua eskaini zuen, bortz herrietako neska-mutiko, guraso eta aitatxi-amatxiek lepo bete baitzuten Altzateko frontoia. Emanaldia hasi baino lehen, Mankomunitataren Eguneko kartelarekin eta bildutako haurrekin argazkia atera zuen Porrotxek, eta gero ederki gozarazi zituen bere emanaldiarekin.

Emanaldiaren ondotik ikusle guztientzako txokolatada izan zen, baita Pirritx eta Porrotxen pegatinak eta Porrotx berak pazientzia eta goxotasun handiz, musuak, besarkadak eta sinadurak banatu zituen ikusleen artean. Mankomunitatearen Eguneko bazkari txartelak erosteko azken aukera ere eskaini zuten asteazkenean Euskara batzordekideek.

Egitarau zabala

Ospakizun eguna izanen da igandean, urriak­ 31, Beran eginen dena, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 20. urteurrena ospatuko baita, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Euskara Batzordeek antolatuta.

11:00etan Mankomunitatearen logo erraldoia osatuko da Matzada futbol-zelaian. 400 lagun behar dira horretarako eta herritarrei parte hartzeko deia egin zaie.

12:30ean martxa jendetsua eginen da Matzadatik Altzateraino.

13:00etan Mankomunitatearen 20. urteurreneko ekitaldia eginen da Altzaten. Bortzirietako trikitilariek, dantzariek, txistulariek, kantariek, bertsolariek, bandek, abesbatzek... parte hartuko dute. 

14:30ean bazkaria eginen da Altzateko frontoian.

16:00etan haurrentzako tailerrak, zozketak, Xutik taldearen musika doinuak, Piano bat bertsotan kantu saioa... izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun