Baserrietako bideak

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Irisarri, Berrizaun, Unanu, Frain eta Piedadeko auzoetako bideetan konponketak eginen ditu Udalak. Zehazki, Mendibil, Argatabereko etxea, Iñarburu, Donjosenborda, Garaikola, Isasmendi, Akotrin eta Talaia baserrietara doazen bide zatietan. 115.000 euro inguruko aurrekontua duten lanak Pagozelay enpresak eginen ditu eta Nafarroako Gobernuak %60-70eko laguntza emanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun