Aurora Sanz eta Susana Muneta garaile Arkupe elkartearen paleta goma txapelketan

Aitor Arotzena 2010eko urriaren 28a

Aitor Arotzena

Arkupe elkarteak antolatzen duen emakumezkoen paleta goma txapelketako finala jokatu zen urriaren 16an. Lehenik, hirugarren posturako lehia jokatu zen eta Iera Agirre leitzarrak eta Saioa Aristorenak erraz hartu zituzten menpean Eluska eta Estitxu, 30-3 irabazi baitzuten. Ondotik, final nagusian, berdintasun gehiago izan zen, baina azkenean Aurora Sanz lesakarrak eta Lizarrako Susana Munetak, 30-23 irabazi zieten Ianira eta Rebekari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun